Askabitxu erreka-bazterreko ortuetatik, patata eta arto artean, Antonio eta Pilarren proiektua jaio zen 1989an, eta uztailaren 7an inauguratu zuten.
Ordutik hona, gure familiak eta dagoeneko etxekoak diren profesionalen taldeak, gure “amamen” janari tradizionalak eskaintzen ditugu “Ibaiondo 1989” erretegian, gure inguru zoragarri honek ematen dizkigun osagarriak erabiliz.
Muxarrak, lupiak eta txitxarroak, Armintzatik ekarri berriak; arrautzak eta sasoiko produktuak: Maruri-Jatabeko baserrietako babarrunak, tomateak edo piperrak, eta nola ez, oilasko erre tradizionala. Horrek guztiak gozarazten ditu gure ohiko bezeroak. Udan zein neguan hutsik egin gabe etortzen dira gurera, badakitelako mahairik gogokoena prest eta plantxa puntu-puntuan izango dutela, gure okela, arrainak eta etxeko postreak dastatzeko.
Familiako eta lagun arteko ospakizunetarako gugan konfiantza osoa izan dezaketela ere badakite; etxean bezala sentitzen direlako baina ardurarik gabe, eta behar besteko espazioarekin.

produktua
baserrian
Familia
sukaldean